186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Jendaurrean jartzea balorazio txostenaren berrikuspena

Kasedako Udalak, 2019ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko txostena ematea Kasedako udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektuari.

Jendaurrean jartzen da balorazio txostenaren proiektua, 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin.

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, eta Udalaren web-orrian (http://www.caseda.es/), bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Kasedan, 2019ko irailaren 10ean.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1911741