186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Laburpena, dirulaguntzen deialdi batena. Deialdi horren bidez dirulaguntzak emanen dira eskola-adineko haurren kirol jardueretarako, 2019-2020 ikasturterako

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 472643.

Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea dirulaguntzak emateko 2019-2020 ikasturtean kirol jardueretan parte hartzen dutenentzat, baldin Berriobeitin erroldatuta badaude.

Hona hemen dirulaguntzak biltzen ahal dituzten proiektuak:

–Honako hauek eskainitako kirol jardueretan parte hartzea: ikastetxe publikoak, udalak (edo udalekin lankidetza-hitzarmena duten kirol klubak) eta enpresa publikoak. Edo, bestela, Artikako kontzejuan egiten diren kirol jardueretan parte hartzea; kasu horretan, kontzeju horretan erroldaturik ez daudenei soilik daude zuzendurik).

–Jarduera bakarra eskatzaile bakoitzeko.

–Nahitaezko eskolatzearen adinean daudenek egiten dituzten jarduerak, hots, 6 eta 16 urte bitartekoek (Lehen Hezkuntzako 1. maila - DBHko 4. maila).

–Ikasturte guztirako programatutako jarduerak, gutxienez astean bitan direnak.

Deialdi honetatik kanpo gelditzen dira honako hauek:

–Kultur jarduerak.

–Berriobeitiko Udalak berak antolatzen dituen jarduerak.

–Berriobeitiko Udalarekin lankidetza-hitzarmena duten klubek edo fundazioek antolatutako jarduerak, jada laguntza ekonomikoren bat jasotzen dutenez Udalaren aldetik.

–Berriobeitiko Udalak jada eskaintzen dituen kirol jardueren antzekoak direnak, edo haren kirol instalazioetan egiten direnak.

–Ikastetxe pribatu edo itunduetan nahiz kirol klub, fundazio eta entitate pribatuetan egiten diren jarduerak.

Eskaeren aurkezpena:

Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira eskaerak (Udal plaza 1), jendearentzako ordutegian (9:00-14:00).

Eskaerak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

1.–Eskabidea.

2.–Dirulaguntzaren xede den jarduera ordaindu izanaren frogagiria.

3.–Entitate antolatzaileak egindako ziurtagiria, azaltzen duena ordainketa egin duela eta jardueran hasi dela. Hartan, agertuko dira taldearen kategoria edo parte-hartzeko adina, eta eskolen edo entrenamenduen ordutegia.

4.–2018ko errenta aitorpena.

Berriobeitin, 2019ko irailaren 9an.–Udaleko kontu-hartzailea, Edgar Lainez Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1911708