186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, Baztango elkarteek 2019an eginen dituzten kultura jardueretako dirulaguntzen deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): 473114.

Baztango Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko abuztuaren 30ean egin bilkuran, onetsi zituen Baztango Elkarteek 2019. urtean eginen dituzten jarduera kulturaletarako dirulaguntzak eskatzeko deialdia arautzen duten oinarriak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Dirulaguntza hauen onuradunek ondoko betebehar hauek dituzte:

1.–Irabazteko asmorik gabeko elkartea izatea.

2.–Zerga egoitza eta helbide soziala Baztanen izatea.

3.–Zerga eta Gizarte Segurantzako ordainketa egunean izatea eta Baztango Udalarekin zorrik ez izatea.

4.–Ezin izanen dute dirulaguntza hauen onuradunak izan 38/2003 Legeak, azaroaren 17koak, Dirulaguntzen gainekoak, 13. artikuluaren 2 eta 3 ataletan ezarritako egoeraren batean dauden erakundeak.

Onuradunek betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen duen froga dokumentala aurkeztu beharko dute.

Bigarrena.–Xedea.

Jarduera kulturalak antolatzeari diruz laguntzea, betiere ondoko ezaugarri hauek badituzte:

a) Euskararen erabilerari laguntzen diotenak.

b) Formakuntzakoak (ikastaroak, lantegiak, hitzaldiak...).

c) Sormenekoak (erakusketak...).

d) Artistikoak (antzezlanak, bideo emanaldiak, kontzertuak...) edo izaera antzekoa duten bertze batzuk.

e) Herritar guziendako irekiak izatea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus/ayuntamiento/zerbitzuak/kultura-zerbitzua/diru-laguntzak/.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 22.590 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak, behar bezala beterik, Baztango Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 14:00etara, edo edozein erregistro ofizialetan. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 7 arte (egun hori barne) izanen da.

Baztanen, 2019ko irailaren 11n.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1911840