186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, Baztango guraso elkarteek 2019an eginen dituzten kultura jardueretarako dirulaguntzen deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): 473110.

Baztango Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko abuztuaren 30ean egin bilkuran, onetsi zituen Baztango guraso elkarteek 2019 urtean eginen dituzten kultura jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko deialdia arautzen duten oinarriak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Deialdi honen kargura dirulaguntza eskatzea hauek izanen dute: Baztanen helbidea duten eta udalerriaren intereseko zerbitzuak ematen edo jarduerak egiten dituzten guraso elkarteak, betiere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean honako baldintzak (dirulaguntza ematen den ekitaldi ekonomiko osoan iraun behar dutenak) betetzen dituztenak:

–Beren estatutuetan ezarritakoari jarraikiz garatzea jarduerak, kultura esparruan.

–Pertsona juridikoa izatea, legalki eratua eta behar bezala izena emanda egotea Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan. Hori frogatzeko, elkartearen estatutuen kopia aurkeztu behar da.

–Zerga betebeharrak eta Gizarte-segurantzakoak egunean edukitzea.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdiaren xedea honako hau da: Baztanen egoitza soziala duten guraso elkarteei dirulaguntza ematea hezkuntza-kultura jarduerak programatu eta antolatzeko guraso elkarteen bidez.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus/ayuntamiento/zerbitzuak/kultura-zerbitzua/diru-laguntzak/.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 6.078 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak behar bezala beterik, Baztango Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira, astelehenetik ortziralera, 9:00etatik 14:00etara edo edozein erregistro ofizialean. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 7a arte (egun hori barne) izanen da.

Baztanen, 2019ko irailaren 11n.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1911839