186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurreko aldia luzatzea

Ikusirik balorazio txosten berriaren proiektua, baita txostenaren simulazioaren emaitzak ere, eta ikusirik Udalak, 2019ko uztailaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabakia; Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendaurrean jartzeko iragarkia argitaratu zen 2019ko 177. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 9an. Bertan ematen zen aditzera balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen zela Arguedasko udaletxean, 20 egun balioduneko epean, interesdunek aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Kontuan harturik balorazio txostenaren berrikuspenak interesdunentzat duen garrantzia, ikusi da komeni zela, aurrekoaz gain, balorazio txostenaren proiektua argitaratzea Udalaren webgunean/egoitza elektronikoan; beraz, erabaki da jendaurreko aldia luzatzea hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, eta Udalaren webgunean/egoitza elektronikoan argitaratuko da, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Arguedasen, 2019ko irailaren 9an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1911686