186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 258. lurzatian.
Behin betiko onespena

Arellanoko Udalak, 2019ko irailaren 11n egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa indarreko araudiak ezarritako gehieneko lerrokadurak aldatzeko, aipatu lurzatiko etxebizitzari eranskin bat gehitzeko ekialdeko fatxadan, biltegi gisa erabiltzearren.

Argitara ematen da uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat. Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina.

Arellanon, 2019ko irailaren 16an.–Alkatea, Iñaki Urriza Arrastia.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1912010