186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

207/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 4koa, Eneko Larrarte Huguet jauna Etxebizitzako zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 33.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentu eskudunaren titularrak proposaturik.

Hori horrela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposatuta (Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren ordez, Nafarroako Gobernuko lehendakariaren abuztuaren 29ko 47/2019 Foru Dekretuari jarraikiz), eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hemeretziko irailaren lauko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Eneko Larrarte Huguet jauna Etxebizitzako zuzendari nagusi izendatzea. Izendapenak 2019ko irailaren 5etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 4an.–María Chivite Navascués, Nafarroako Gobernuko lehendakaria.–Javier Remírez Apesteguía, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren ordez (Nafarroako Gobernuko lehendakariaren abuztuaren 29ko 47/2019 Foru Dekretua).

Iragarkiaren kodea: F1911527