186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1815/2019 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez agintzen da argitaratzeko “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatzen duena”, 2019ko irailaren 10eko Gobernu Kontseiluak onetsia.

2003ko maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, agintzen dut argitaratzeko 2019ko irailaren 10eko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakia, zeinaren bidez onetsi baitzen “Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoa aldatzen duena”.

“NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO GOBERNU KONTSEILUAREN ERABAKIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOA ALDATZEN DUENA

1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak ezartzen du plantilla organikoa onetsi egin behar dela. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, aplikatu beharrekoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileei, Unibertsitatearen Estatutuen 106. artikuluaren arabera. Plantilla horretan, lanpostuak zerrendatu behar dira, behar bezala sailkaturik, eta adierazi behar da bakoitza zein mailari dagoen atxikia, eta, bidezkoa denean, lanpostuan aritzeko egiaztatu behar diren betebehar espezifikoak, bai eta izendapen librearen bidez bete daitezkeen lanpostuak eta erregelamenduaren arabera ezarri diren ordainsari osagarriak esleituak dauzkatenak ere.

Gobernu Kontseiluak 2009ko urriaren 6an hartu zuen Erabakiaren bidez –zeina 2009ko urriaren 30ean errektoreak emandako 1600/2009 Ebazpenaren bidez argitaratu baitzen–, onetsi egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen plantilla organikoa. Plantilla hori askotan aldatu da, urtero argitaratzen da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera eta egitura organikoa islatzen ditu. Hain zuzen, 2019ko otsailaren 21ean argitaratu zen azkenekoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 36. zenbakian, errektoreak 2019ko urtarrilaren 30ean emandako 146/2019 Ebazpenaren bidez.

Zerbitzu eta unitate organiko batzuek hala eskatu baitute, beharrezkoa da plantilla organikoan zenbait aldaketa egitea, zerbitzu eta unitate horien benetako beharretara egokitzeko.

Proposamena Negoziazio Mahaian aurkeztuta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan ordezkaritza duten sindikatuei entzun ondoren, hau da kudeatzaileak, 2019ko irailaren 10ean egindako bileran, Gobernu Kontseiluari proposatu dion

ERABAKIA:

Lehena.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen plantilla organikoaren aldaketak onestea. Eranskin gisa gehitu den oroitidazkian daude aldaketa horiek.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki-ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Erabaki honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako lerrun bereko epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.”

Iruñean, 2019ko irailaren 10ean.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

ERANSKINA

OROITIDAZKIA: NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRAZIOKO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEEN PLANTILLA ORGANIKOAREN ALDAKETAK - 2019. URTEKO EKITALDIA

A.–Egituren aldaketa.

A.1. Unitate bat sortzea.

Errektoretza /-/ Komunikazio Atala / Web Kudeaketaren Unitatea.

Justifikazioa: webgunea da Komunikazio Atalaren ahulgune handiena eta, aldi berean, estrategikoena. Webgunea berriz diseinatzen ari gara, eta baliabide gehiago erabili beharko dira.

Kudeatzailetza / Giza Kapitalaren Plangintzarako Kudeatzaileordetza.

Justifikazioa: Unibertsitatearen giza kapitalaren planeko buru izango den norbait eduki beharra, Unibertsitateak dituen baliabideak aztertzeko eta Unibertsitatearen berrikuntza desafioei aurre egiteko beharrezkoak diren prozesuak eta eraldaketak sustatzeko.

A.2. Unitate bat kentzea.

Errektoretza / -- / Komunikazio Atala / Argitalpen Unitatea.

Justifikazioa: azken urteotan nabarmen jaitsi da unitateko jarduera, eta Komunikazio Atalaren berrantolaketak garrantzi handiagoa eman dio web kudeaketari.

B.–Lanpostuen aldaketak.

B.1. Mailaren aldaketa.

Lanpostu honen maila aldatu da:

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUA

HASIERAKO MAILA

AZKEN MAILA

183

Zerbitzuko Zuzendaria

A

A/B &

Justifikazioa: lanpostuaren maila egokitzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileen gainerako zerbitzuetan eskatutakora.

B.2. Lanpostuen atxikipenaren aldaketa.

–Errektoretza /-/ Komunikazio Atala.

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUA

HASIERAKO ATXIKIPENA

AZKEN ATXIKIPENA

587

Teknikaria O.L. (Komunikazioa)

Errektoretza / -- / Komunikazio Atala / Argitalpen Unitatea

Errektoretza /-/ Komunikazio Atala

590

Kudeaketaria O.L.

Errektoretza / -- / Komunikazio Atala / Argitalpen Unitatea

Errektoretza /-/ Komunikazio Atala

Justifikazioa: lanpostu horiek Atalean birkokatzea Argitalpen Unitatea kendu eta gero.

–Errektoretza /-/ Komunikazio Atala / Web Kudeaketaren Unitatea.

LANPOSTU ZK.

LANPOSTUA

HASIERAKO ATXIKIPENA

AZKEN ATXIKIPENA

509

Teknikaria O.L. (Komunikazioa)

Errektoretza /-/ Komunikazio Atala /

Errektoretza /-/ Komunikazio Atala / Web Kudeaketaren Unitatea

619

Teknikaria O.L. (Komunikazioa)

Errektoretza /-/ Komunikazio Atala /

Errektoretza /-/ Komunikazio Atala / Web Kudeaketaren Unitatea

Justifikazioa: unitate berrian birkokatzea webgunearekin aritzen diren pertsonek egun betetzen dituzten bi lanpostuak.

C.–Sortzen eta amortizatzen diren lanpostuak.

C.1. Sortzea.

Lanpostu hauek sortu dira:

–Kudeatzailetza / Giza Kapitalaren Plangintzarako Kudeatzaileordetza.

  • Giza Kapitalaren Plangintzarako Kudeatzaileordea.
  • Izendapen libreko behin-behineko langilea.
  • Lanpostu zk.: 671.

Justifikazioa: sortutako Kudeatzaileordetza berria betetzea.

–Ekonomiako, Plangintzako Eta Estrategiako Errektoreordetza / -- / -- / Ingeniaritza Saila-Laborategiari Laguntzeko Unitatea.

  • Laborategiko Zerbitzuetako ofiziala.
  • Maila: C.
  • Espezialitatea: Mekanika.
  • Lanpostuaren zk.: 672.
  • Lanaldia: zatitua.
  • Mailaren osagarria: 12.
  • Lanpostuaren osagarria: 23,52.
  • Herria: Iruñea.

Justifikazioa: lehengo lanpostua Unitateko gainerako lanpostuetara egokitzea.

C.2. Amortizazioa.

–Ekonomiako, Plangintzako Eta Estrategiako Errektoreordetza / -- / -- / Ingeniaritza Saila-Laborategiari Laguntzeko Unitatea.

  • Lantegiko burua.
  • Maila: C.
  • Lanpostuaren zk.: 329.

Justifikazioa: lehengo lanpostua Unitateko gainerako lanpostuetara egokitzea.

Iragarkiaren kodea: F1911894