186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

69/2019 EBAZPENA, irailaren 4koa, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, zainaren bidez eskuordetzen baitzaizkio zenbait eskudantzia Eskubide Sozialetako Departamentuko Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendariari.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.3 artikuluak ezartzen du, artikulu horrek espresuki ezarritako eginkizunez gain, zerbitzuko zuzendariek kontseilariak edo zuzendari nagusiak banatutako edo eskuordetutako eginkizunak bete beharko dituztela, beren eskumenekoak diren arloetan.

Behar den eraginkortasuna eta bizkortasuna lortzeko, bidezkotzat jotzen da Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzea Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiaren eskumenekoak diren zenbait gairi buruzko espedienteak ebazteko eginkizuna.

Eskuordetze hau dagokion arloan indarra duen legerian ezarritakoaren arabera egin behar da, hau da, Nafarroako foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiaren zenbait eskudantzia Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzea, ondoren aipatzen diren gaiei buruzko espedienteak ebazteko:

–Errenta bermatua.

–Kotizazio gabeko pentsioak eta alokairu-osagarria pentsioen titularrentzat.

–Desgaitasuna dutenendako prestazio sozialak eta ekonomikoak.

–Gizarte Laguntzako Funts Nazionaleko laguntzak.

–Alargun pentsioen eta erretiroko kotizazio gabeko pentsioen kenkari fiskalaren aurrerakina.

–Gizarteratzeko aparteko laguntzak.

–Dirulaguntzak, nahi erara erabiltzekoak, komunitate terapeutikoan tratamendua jasotzen dutenentzat.

–Familian eta gizartean integratzeko laguntzak.

2. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak edozein unetan eskatzen ahalko du eskuordetza honen xedeko edozein espediente, ebatzi ahal izateko.

3. Eskuordetza hau erabiliz ematen diren ebazpenetan, inguruabar hori aipatu beharko da berariaz. Ebazpen horiek Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emandakotzat hartuko dira ondorio guztietarako, eta haien kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua.

4. Ebazpen hau igortzea Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzura eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 4an.–Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Andrés Carbonero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1911494