186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4/2019 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zenbait eskumen Lan Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 11/2019 martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoen berezko eskumenak maila bereko edo baxuagoko beste organo bati eman dakizkioke eskuordetzan, hierarkian haren mende ez badago ere.

Halaber, aipatu artikuluak ezartzen duenez, eskumenak eskuordetu eta errebokatzea noiznahi egin daiteke. Agindu horiek eskuordetza egiten duen organoak onetsiko ditu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Horrez gain, eskuordetze baten bidez ematen diren administrazio-egintza eta -ebazpenetan egoera hori azaldu beharko da berariaz eta, ondorio guztietarako, organo eskuordetzaileak emanak bailiran hartuko dira.

Lan Zerbitzuaren jardueren garapenean beharrezkoak diren eraginkortasuna eta azkartasuna lortzeko, egokitzat jo da zerbitzu horretako zuzendarien esku uztea Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiari dagozkion zenbait eskumenen erabilera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. eta 32. artikuluek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Lan Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea eskumen hauen erabilera, indarreko legediak Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiari esleitzen baitizkio:

a) Amiantoarekin ikustekoa duten lan planak baimentzea.

b) Adingabeen lana baimentzea.

c) Kooperatiben, lan sozietateen eta eraldaketarako nekazaritza-sozietateen erregistroarekin ikustekoa duten prozedurak.

d) Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroarekin ikustekoa duten prozedurak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 5ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1911621