186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

162E/2019 EBAZPENA, irailaren 6koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Luis Javier Eslava Gutiérrez jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuko BEZaren Itzulketaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Luis Javier Eslava Gutiérrez jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuko BEZaren Itzulketaren Ataleko burua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko irailaren 9tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 6an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F1911664