186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

159E/2019 EBAZPENA, irailaren 6koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Elena Vera Zarraluqui andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuko Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuak ezartzen du atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean ezarritakoaren arabera, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dagoenez eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Elena Vera Zarraluqui andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuko Zerga Berezien eta Bestelako Tributuen Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2019ko irailaren 10etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerga Kudeaketa Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 6an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Óscar Martínez de Bujanda Esténoz.

Iragarkiaren kodea: F1911668