186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

215/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 4koa, María Ángeles Nuin Villanueva andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaile izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela erakunde publikoetako zuzendari kudeatzaileak, foru dekretu bidez, erakundea atxikia duen departamentuko kontseilariak proposaturik.

Horrenbestez, Osasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 4an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. María Ángeles Nuin Villanueva andrea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaile izendatzea. Izendapenak 2019ko irailaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko irailaren 4an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Osasuneko kontseilaria, Santos Induráin Orduna.

Iragarkiaren kodea: F1911535