186. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

205/2019 FORU DEKRETUA, irailaren 4koa, zeinaren bidez ebazten baita Caparroso eta Martzillako udal-mugarteak Aragoi ibaiaren gaineko malkarren esparruan aldatzeko espedientea.

Aldaketa honek jatorria du Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 207/2018 Ebazpenean, zeinaren bidez xedatzen baita hasiera ematea, besteak beste, Caparroso eta Martzillako udalerrietako muga jurisdikzionaleko marra berreskuratzeko eta haren hobekuntza geometrikoa egiteko lanei. Horrela, berariaz izendaturiko udal batzordeek indarreko mugapea malkarren topografiara egokitzea komeni dela iritzi zioten. Egokitzapen horrek, batzordeen eta Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren ustez, udal-mugartearen aldaketa dakar Estatuko Kartografia Erregistro Zentralean inskribaturiko indarreko mugapeari dagokionez, helburuen kariaz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 13.2 artikulua, b) eta c) letrak) eta ukitutako azaleraren kariaz. Udal batzordeek, beraz, adostu zuten aldaketaren izapidearekin jarraitzea, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan.

Hala, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du udal-mugarteak aldatzeko ekimena, 15.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, hartarako interesa duten herritarrena eta udalarena edo udalena ez ezik Nafarroako Gobernuarena ere izan daitekeela. Ekimena baliatu ondoren, Foru Komunitateko Administrazioak bete beharreko prozeduran hauek egin behar dira: espedientea gutxienez ere bi hilabetez jendaurrean izatea, ukitutako udal eta kontzejuei entzutea ematea epe horretan berean, eta Nafarroako Kontseiluaren irizpena, Estatuko Administrazioak horren berri duela. Aldaketaren gaineko ebazpena ematea Nafarroako Gobernuari dagokio.

Ondorioz, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak abenduaren 28ko 1483/2018 Ebazpenaren bidez xedatu zuen Caparroso eta Martzillako udal-mugarteak aldatzeko espedientea tramitatzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 15.1c) artikuluan ezarritakoaren arabera. Toki Antolamendurako Zerbitzuak prestatu du aurkeztutako dokumentazio teknikoa, eta Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 14. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzen ditu (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua). Jendaurrean paratzeko izapidea, 2019ko urtarrilaren 23an ireki zena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz 1483/2018 Ebazpena, bukaerara iritsi da, eta bitartean aldaketak ez du alegaziorik jaso, agirietan proposaturiko terminoetan.

Espedientea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluan ezarririko prozedurarekin bat instruitu denez, lege beraren 13, 15, 16 eta 18. artikuluetan aipatzen diren betebeharrak betetzen direnez, eta xede direnez 13.2.b) eta c) artikuluan aipatzen diren helburuak, udal-mugarteak egokitu egiten direlako lurraldearen errealitate fisikora eta areagotzen delako toki entitate ukituen kudeaketa gaitasuna, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak espedientea ebaztea, eta onartzea proposatzen den muga aldaketa, agiri teknikoetan deskribaturiko terminoetan, izan ere, foru dekretu honen lehen artikuluan dagoen definizio geometrikora egokitzen baita.

Espedientea osatzen dute Lurralde Mugaketako Batzordeak 2019ko apirilaren 30eko bilkuran emandako aldeko txostenak eta Nafarroako Kontseiluak 2019ko uztailaren 29an emandako aldeko irizpenak.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren irizpenaren arabera, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 4ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Onesten da Caparroso eta Martzillako udal-mugarteen aldaketa Aragoi ibaiaren gaineko malkarren esparruan. Aldatutako tartean mugako marra espedienteko memoria teknikoan adierazten den gisan marratuko da, ondoko UTM koordenatuak dituela:

X

Y

605954,00

4685829,00

605961,12

4685877,86

606012,00

4685920,09

606034,00

4685927,69

606042,93

4685942,74

606038,09

4685950,37

606058,00

4685978,08

606082,00

4685989,84

606098,00

4686010,65

606149,26

4686056,74

606175,99

4686074,71

606201,70

4686109,12

606224,00

4686156,83

606242,45

4686172,00

606287,17

4686234,00

606295,18

4686272,00

606310,51

4686284,18

606320,00

4686335,81

606344,46

4686390,46

606354,00

4686395,12

606360,55

4686418,03

606370,40

4686428,64

606374,62

4686442,86

606396,96

4686470,05

606400,03

4686487,34

606408,17

4686510,00

606403,74

4686518,29

606404,33

4686529,68

606445,66

4686569,47

606446,19

4686597,01

606484,37

4686656,00

606473,70

4686668,00

606492,05

4686688,43

606521,33

4686735,21

606515,40

4686748,14

606534,76

4686783,42

606545,61

4686796,08

606551,35

4686826,00

606565,28

4686849,95

606577,57

4686848,83

606590,00

4686869,85

606611,33

4686865,76

606618,64

4686886,00

606622,00

4686921,22

606649,14

4686935,34

606695,57

4687004,27

606740,93

4687047,30

606794,00

4687070,38

606824,00

4687120,49

606870,11

4687152,82

606911,12

4687182,00

606933,42

4687181,53

606938,00

4687174,56

606950,00

4687182,44

606962,00

4687182,42

606960,73

4687193,07

606970,35

4687200,12

606987,42

4687195,07

607001,34

4687210,45

607019,23

4687205,61

607048,00

4687184,28

607068,00

4687185,89

607088,00

4687204,46

607115,82

4687206,00

607131,01

4687215,08

607145,00

4687213,00

2. artikulua. Lurralde Kohesiorako Departamentuari agintzen zaio foru dekretu hau betearazteko behar diren ekintza guztiak aurrera eman ditzala.

3. artikulua. Foru dekretu hau Caparrosoko eta Martzillako udalei jakinaraztea. Aditzera ematen zaie haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dutela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2019ko irailaren 4an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1911525