185. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Hirigintza-hitzarmena, U-12 unitaterako. Hasierako onespena

Kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren hasierako testua sinatu da, planeamenduak U-12 unitateari guztira esleitzen dion aprobetxamenduaren %10aren baliokide den diru-kopurua ebaluatu eta administrazio honi emateko, Udalari dagokion aprobetxamendu eta espazio publikoetarako erreserben kargengatik. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 25.5 artikuluan xedatuari jarraikiz (testu bategin hori uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen).

Epe horretan, interesdunek hirigintzako-hitzarmenaren hasierako testua aztertzen ahalko dute udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan (http://legarda.sedelectronica.es), bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Legardan, 2019ko irailaren 5ean.–Alkatea, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1911618