185. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

8/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2019ko abuztuaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 8/2019 espedientea, kreditu-gehigarriari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (FD horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Esteribarren, 2019ko irailaren 2an.–Alkate udalburua, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L1911610