185. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Aldaketa Udal Plan Orokorrean. Hasierako onespena

Alkatetzak 2019ko irailaren 4an eman 2019-0028 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen “Tirapuko Udal planaren aldaketa puntuala” proiektua, oinarri duena aldatzea solairu bakarreko etxebizitzek teilatu-hegaleraino duten garaiera, 4 metrotara handituz, alde zaharrean eta alde zaharraren inguruan.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta interesdunek eskura izanen dute, astelehenetik ortziralera, 12:00etatik 14:00etara, Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitatearen egoitzan (Obanosko Udaletxea), Tirapuko Udaletxean (asteazkenetan, 9:30etik 11:30era) eta udal honen egoitza elektronikoan (http://tirapu.sedelectronica.es).

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Tirapun, 2019ko irailaren 5ean.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L1911551