185. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2019ko aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko uztailaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen lau espediente, aldaketak egiteko Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Erabaki hori 2019ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1.–Espedientea: kreditu-gehigarria, 72.600,00 eurokoa, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) partida batean, finantzatuko dena diru-sarreren 7. kapituluko (“Transferentziak eta bestelako diru-sarrerak”) partida batekin (27.629,19 euro) eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin (44.970,81 euro).

2.–Espedientea: kreditu-gehigarria, 53.240,00 eurokoa, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) partida batean, finantzatuko dena diru-sarreren 4. kapituluko (“Transferentzia arruntak”) partida batekin (26.400,00 euro) eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin (26.840,00 euro).

3.–Espedientea: kreditu-gehigarria, 50.000,00 eurokoa, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) partida batean, finantzatuko dena gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin (50.000,00 euro).

4.–Espedientea: kreditu-gehigarria, 15.000,00 eurokoa, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) partida batean, eta gastuen 2. kapituluko (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) partida bat, 25.000,00 eurokoa, finantzatuko direnak gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin (40.000,00 euro).

Noain Elortzibarren, 2019ko irailaren 9an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1911759