184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga borondatez
ordaintzeko epea

Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2019ko irailaren 16an hasi eta urriaren 15ean bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Bargotako Udalaren kontuan ordaindu ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxan edo Caixabanken, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako kontuetan kargatuko dira 2019ko urriaren 14an.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Bargotan, 2019ko irailaren 3an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1911486