184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

22 eta 23/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2019ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aipatu aldaketak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Antsoainen, 2019ko irailaren 5ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1911517