184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ekonomia-jardueren gaineko zergaren borondatezko diru-bilketarako epea

Tuterako Udaleko Ogasuneko eta Katastroko zinegotziak jakinarazten du Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko abuztuaren 23an egin bilkuran, onetsi zuela likidatzea Ekonomia-jardueren gaineko Zergaren 2019ko kuotak, baita haien borondatezko diru-bilketarako epea zehaztea ere. Hona hemen: 2019ko abuztuaren 26tik urriaren 4ra bitarte, biak barne.

Ordainketak Udalaren diruzaintzaren bulegoetan egingo dira, hau da, udaletxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean azaltzen diren banketxeetako batean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2019ko abuztuaren 26an.–Ekonomia eta Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1911508