184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibilak egiteko

Alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainekoak arauturik daude 35/1994 Legean eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak alkateek ezkontza zibila baimentzearen gainean 1995eko urtarrilaren 26an eman jarraibidean. Kontuan harturik honako hauetan xedatua: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43., 44. eta 47. artikuluak eta haiekin bat heldu direnak.

EBAZTEN DUT:

1. Martzillako Udalean ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak Martzillako Udaleko zinegotzi hauen eskuetan uztea, ezkontzen direnek horrela eskatzen dutenean:

–Martín Fuentes Medina.

–Esther Villanueva Úcar.

–Josu Villanueva Francés.

–Raquel Fernández Ayensa.

–Celia Ezquerro Ezquerro.

2. Behar den ediktua iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkeztu ahalko dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Martzillan, 2019ko ekainaren 19an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1911490