184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Alkatetzaren eskuordetzea, hirigintza arloan

Alkatetzaren eskudantziak eskuordetzeari dagokionez, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluekin (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua), salbu eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 71. artikuluetan zehazten direnak, eta alde batera utzita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 115. artikuluan ezarritako ahalmenak,

XEDATZEN ETA DEKRETATZEN DUT:

1. Miguel Ángel Arnedo Imaz zinegotziari eskuordetzea, orokorrean, Hirigintza, etxebizitza eta ingurumena babesteko esku hartzearen alorrean Alkatetzeari dagozkion eskumen guztiak, baita jabari publikoko ondasunak erabili eta okupatzeko baimenen alorrekoak ere, bai zerbitzuak zuzentzeko ahalmena bai haiek oro har kudeatzekoa; orobat, hirugarrenengan eragina duten administrazio egintzen bidez ebazteko ahalmena, barne izanik legezko nahiz erregelamenduzko arau-hausteak izaten direnean zehapenak ezartzeko ahalmena, eta organo eskuordetuak emandako egintzen kontrako berraztertzeko errekurtsoak ebaztekoa, baina eskuordetze horretatik kanpo geldituko dira indarreko araudiaren arabera eskuordetu ezin diren gaiak.

Eskuordetu diren eskumenak zehatz-mehatz adieraztea, ezertan ukatu gabe zerbitzuko zuzendaritzaren eta kudeaketa orokorraren eskuordetze orokorra eta aurreko lerroaldean xedatutakoa:

1.–Obra orotako lizentziak ematea, bai eta jardueretarako eta irekitzeko lizentziak ere.

2.–Lizentziak ematea lehen erabilerarako edo lokalak okupatzeko.

3.–Betearazteko aginduak ematea, jabeek higiezinak zaindu ditzaten segurtasunari, osasungarritasunari eta apaindura publikoari zor zaizkien baldintzetan.

4.–Hirigintzako diziplina betearaztea.

5.–Nahitaez eman beharreko udal zerbitzuei loturiko obrak zaindu eta jarraipena egitea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 26.1 artikuluan aipatzen baitira (herriko argiak, hilerria, hondakin bilketa, edateko uraz hornitzea, estoldak eta bide publikoen zoladura).

6.–Lizentziak eta baimenak ematea jabari eta erabilera publikoko ondasunen erabilera pribatiborako eta/edo aprobetxamendu berezirako, horiek alkateak eman ohi dituenean.

Ematen diren ebazpenetan, eskuordetzea izan dela adierazi beharko da.

2. Adieraztea zinegotzi ordezkariari ezen Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 115. artikuluari jarraikiz, Alkatetza honek informazioa jasoko duela eskuordetu diren eginkizunen eta eskuordetzearen ondorioz sortzen diren xedapenen gainean, eta ohartaraztea eskuordetu diren eskumenak Alkatetzak beregana ditzakeela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 14. artikuluan ezarri bezala.

3. Ebazpen honen berri Miguel Ángel Arnedo Imazi ematea, eta adieraztea eraginkor izan dadin eskuordetze hori onartu egin behar duela, eta honako hau zinegotziari jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean zinegotziak aurkakorik adierazi ezean onartutzat hartuko dela, besterik gabe.

4. Dekretu honen kopia-laburpena argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Osoko Bilkurari jakinaraztea egiten duen hurrengo bilkuran.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkeztu ahalko dira:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Martzillan, 2019ko ekainaren 19an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1911485