184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Hiri-jarduketarako plan berezia Sancho el Sabio etorbideko 25ean (1. poligonoko 13. lurzatia). Hasierako onespena

Alkatetzak 2019ko irailaren 4an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia Sancho el Sabio etorbideko 25ean (1. poligonoko 13. lurzatia), Sancho el Sabio etorbideko 25eko jabeen erkidegoak sustaturik, Mónica Martínez de Musitu idatzitako dokumentuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren web-orrian (www.losarcos.es).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Los Arcosen, 2019ko irailaren 4an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1911503