184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 9an, aurrekontu orokor eta bakarrean 1/2019 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia, 2019ko uztailaren 31ko osoko bilkuran hartutakoa. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horrek garatzen du Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Kreditu bereziak

Gastuen transferentzia:

6. kapitulua.–1.1522.6220002 partida, “Udaletxearen inguratzailea”: 105.917,65 euro.

6. kapitulua.–1.11601.6623002 partida, “Saneamendu-sarea eta euri-urak Aralar kaleko 5etik 7ra bitartean”: 22.495,86 euro.

6. kapitulua.–1.11532.6210001 partida, “Zoladura Aralar kaleko 5etik 7ra bitartean”: 14.202,81 euro.

Finantzaketa:

1. kapitulua.–Beheititzea 1500.6220001 partida, “Obrak Toki Inbertsioen Plana”: 142.616,32 euro.

Gastuak sortzea:

6. kapitulua.–1.1533.633 partida, “Traktorea erostea”: 9.680,00 euro.

Finantzaketa:

6. kapitulua.–1.612 partida, “Traktorea saltzea”: 9.680,00 euro.

Kreditu gerakinak sartzea:

6. kapitulua.–1.1522.6220002 partida, “Udaletxearen inguratzailea”: 21.834,36 euro.

6. kapitulua.–1.1533.633 partida, “Traktorea erostea”: 39.420,00 euro.

6. kapitulua.–1.9200.629 partida, “Proiektuak prestatzea”: 1.889,39 euro.

2. kapitulua.–1.9120.10000 partida, “Udalkideen ordainsariak”: 11.000,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–1.8700001 partida, “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 74.143,75 euro.

Gastuak sortzea:

6. kapitulua.–1.3232.6320001 partida, “Eskolako teilatua”: 70.700,00 euro.

Finantzaketa:

7. kapitulua.–1.7508006 partida, “NGaren dirulaguntza: eskolako teilatua”: 50.710,76 euro.

1. kapitulua.–Beheititzea 1.3232.22730 partida, “Eskola-garraioaren zerbitzua”: 19.989,24 euro.

Gastuak sortzea:

6. kapitulua.–1.1612.6230001 partida, “Ertzillako obrak”: 59.275,10 euro.

Finantzaketa:

7. kapitulua.–1.7508009 partida, “NGaren dirulaguntza: Ertzilla”: 47.420,08 euro.

1. kapitulua.–Beheititzea 9200.4490001 partida, “Garapen Elkartea: kaleetako peoia”: 11.855,02 euro.

Gastuak sortzea:

6. kapitulua.–1.3110 partida, “Eskolako horma”: 8.000,00 euro.

6. kapitulua.–1.3110.60900 partida, “Desfibriladorea”: 4.500,00 euro.

6. kapitulua.–1.491.219 partida, “Herritarren parte-hartzea”: 3.000,00 euro.

6. kapitulua.–1.9200.629 partida, “Proiektuak prestatzea”: 8.109,97 euro.

Finantzaketa: beste partida batzuetako kredituak beheititzea

6. kapitulua.–1.1690.6210002 partida, “Txakurrek pixa egiteko tokia”: 5.000,00 euro.

2. kapitulua.–1.1350.21500 partida, “Alde Zaharreko mugikortasun plana”: 5.000,00 euro.

1. kapitulua.–9200.4490001 partida, “Garapen Elkartea: kaleetako peoia”: 11.285,97 euro.

1. kapitulua.–3360.6220001 partida, “Telleriko proiektua”: 2.324,00 euro.

Lekunberrin, 2019ko irailaren 2an.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L1911419