184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honako arau hauek ematen dizkidaten eskumenak baliatuz: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikulua, zeina aplikatzen baita lege beraren 47.2 artikuluaren bitartez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Funesko Udaleko lehen alkateorde Miguel Ángel Los Arcos Diazen esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2019ko irailaren 2tik 11ra, biak barne.

Bigarrena.–Delako ordezkotzak iraupen mugatua izanen du, eta 2019ko irailaren 12an bukatuko da, itzultzen naizenean.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Funesko Udaleko iragarki-taulan ediktuak ikusgai edukitzea, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua.

Laugarrena.–Honako ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatuari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen duela errebokatu lege beraren 43. artikuluaren bidez nik egindako eskuordetzeak.

Bosgarrena.–Aipatu errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatuarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.

Funesen, 2019ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1911520