184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

1 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Ezkurrako Udalak, 2019ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1 eta 2/2019 aurrekontu-aldaketen espedienteak, kreditu berezia gaitzeko.

2019ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 5ekoan, eman zen argitara jendaurrean jartzeko eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko iragarkia. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:

1. Kreditu berezia:

GASTUAK:

1 1 3420 1 21200 “Frontoiaren mantentze-lanak”: 17.382,86 euro.

FINANTZAKETA:

1 8700000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 17.382,86 euro.

2. Kreditu berezia:

GASTUAK:

1 1 1700 1 69000 “Basogintzarako lanak:” 51.053,89 euro.

FINANTZAKETA:

1 8700000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 16.890,50 euro.

“Dirulaguntza”: 34.163,39 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkarazten ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Ezkurran, 2019ko irailaren 4an.–Alkatea, Julián Gogorza Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1911516