184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGOZKUE

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Egozkueko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarreko 1/2019 aldaketa, kreditu-gehigarria baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin.

Egozkuen, 2019ko abuztuaren 28an.–Kontzejuko burua, Iñaki Muñoz Oroz.

Iragarkiaren kodea: L1911511