184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Informazio batzordeen burutza eskuordetzea

Alkate udalburuak, 2019ko irailaren 3an, honako ebazpen hau eman zuen:

Udal honek 2019ko uztailaren 3ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez xedatu zen Udaleko informazio batzordeen sorrera eta konposizioa, udal hauteskundeak egin ondotik.

Kontuan hartuz alkatea dela berez informazio batzorde guztietako buru, eta Udalbatzako edozein kideren esku uzten ahal duela burutza, batzordeak berak proposaturik eta haren barnean hautapena egin ondoren; hori dena, bat etorriz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 125.a) artikuluarekin.

Ikusirik honako informazio batzorde hauek eman dituzten irizpenak: Kirol eta Gazteria; Hezkuntza, Kultura eta Jaiak; Nekazaritza, Abeltzaintza eta Ingurumena; Barne Eraentza; Zerbitzu Orokorrak; Industria, Merkataritza eta Turismoa; Kontuei buruzko batzorde berezia; Ekonomia eta Ogasuna; eta Osasuna, Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna. Irizpen horietan jasotzen da batzorde bakoitzak egindako proposamena, beren barnean hautapena egin ondoren.

Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak eskatzen duenez, eskuordetza guztiak alkatearen dekretu baten bidez egingo dira, eta hartan zehaztuko dira eskuordetzari loturiko gaien esparrua, zer eskumen ematen diren eta haietan baliatzeko baldintza berariazkoak, zehazten diren neurrian, edo aipatutako erregelamenduan ezarritakotik aldentzen diren neurrian.

Ikusirik Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 8. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluak, eta Alkatetza honi ematen zaizkion eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Informazio batzordeetako burutzak honako zinegotzi hauen esku uztea:

–Kiroleko eta Gazteriako Informazio Batzordeko burua: Angela García Alfaro.

–Hezkuntzako, Kulturako eta Jaietako Informazio Batzordeko burua: Casto Alvero González.

–Nekazaritzako, Abeltzaintzako eta Ingurumeneko Informazio Batzordeko burua: Francisco Javier Moreno Aragón.

–Barne Araubideko Informazio Batzordeko burua: Ana Isabel Lacarra Ridruejo.

–Zerbitzu Orokorretako Informazio Batzordeko burua: Casto Alvero González.

–Industria, Merkataritza eta Turismoko Informazio Batzordeko burua: Joaquín Pérez Celihueta.

–Kontuen Batzorde Bereziko Informazio Batzordeko burua: Francisco Javier Moreno Aragón.

–Ekonomiako eta Ogasuneko Informazio Batzordeko burua: Francisco Javier Moreno Aragón.

–Osasun, Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Informazio Batzordeko burua: Ana Isabel Chivite Gil.

Bigarrena.–Aurreko ebazpenean egindako eskuordetzeak barne zuzendaritzako eta kudeaketako ahalmenak bakarrik biltzen ditu aipatu eremuen barrenean, baina ez hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena.

Hirugarrena.–Eskuordetza hori onartutzat joko da, baldin eta ebazpen hau jakinarazten denetik hiru egun balioduneko epean, eskuordetza ematen dien organoari interesdunek ez badiote berariaz adierazten ez dutela eskuordetza onartzen.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta indarra hartuko duen sinatzen denetik aurrera.

Bosgarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Cintruenigon, 2019ko irailaren 4an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1911506