184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Udalkideen ordainsariak

Berriozarko Udalak, 2019ko abuztuaren 26an egin osoko bilkura arruntean, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Ikusirik abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legeko 15. artikulua, “Nafarroako udalentzako konpentsatzioa, hautetsiei beren karguan aritzeagatik ordaindutakoaren aldera”.

“Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoa.

Gaia azterturik, Berriozarko Udaleko Osoko Bilkurak honako hau erabaki du:

Bakarra.–Dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten zinegotzientzat honako bilkura sari hauek ezartzea, haiek partaide diren Udalbatzaren organo kolegiatuen bilkuretara joateagatik, zenbateko hauen arabera:

Osoko Bilkura, Tokiko Gobernu Batzarra eta informazio batzordeak: 125 euro/bilkura bakoitzeko, hilabetean 250 euro, gehienez, eta urtean 2.750 euro, gehienez. Tokiko Gobernu Batzarraren partaideen kasuan, aurreikusi denez bilkura gehiagotara joan daitezkeela, hilabetean gehienez 375 euro jaso ditzakete eta urtean 4.500 euro, gehienez.

Horrek guztiak ondorioak izanen ditu 2019ko ekainaren 15etik aitzina.

Berriozarren, 2019ko irailaren 3an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1911477