184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERATSAIN

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Beratsaingo Kontzejuko Batzarrak, 2019ko uztailaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespena 2019ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 12an, eta jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu dira 2019ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.310,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 4.000,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 27.250,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 54.200,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 87.760,00 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 32.150,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 60,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 45.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 77.210,00 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Beratsainen (Atetz ibarra), 2019ko irailaren 3an.–Kontzejuko burua, Aitor María Egozcue Guerendiain.

Iragarkiaren kodea: L1911519