184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, 2019ko ekainaren 17koa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 1ean hartua, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluak 2019ko otsailaren 1ean hartutako Erabakia aldatzen duena. Erabaki horren bidez erakunde horrek zuzenean edo zeharka ematen dituen zerbitzuen prezio publikoen araubidea eta zenbatekoak ezarri ziren.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 7.d) artikuluaren arabera, gizarte zerbitzuen hartzaileek zerbitzuaren kostua finantzatzen lagundu behar dute, horretarako ahalmen ekonomikoa dutenean eta arauetan hala ezartzen denean.

Gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak gizarte zerbitzuen hartzaileek prestazio bakoitzean izanen duten partaidetza ekonomikoaren araubidea ezartzen du.

Irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari dagokio autonomia pertsonala sustatzeko, mendekotasunari aurrea hartzeko eta mendekotasun egoeran bizi diren pertsonei arreta emateko behar diren zerbitzu eta baliabideak kudeatzea, hala berekiak, nola ekimen pribatuko entitateenak, pertsonari bere ohiko giroan irauteko erraztasunak ematea helburu.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren 6.d) artikuluak agentzia horren Gobernu Kontseiluari esleitzen dio, besteak beste, sistema publikoko zentroak eta zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoen araubidea onestea.

Arartekoaren gomendioei eta Agentziaren beraren irizpide teknikoari erantzuteko helburuarekin, 4. artikuluaren 1.1.a, 1.2.a, 2.1.a, 2.2.a eta 3.a apartatuak aldatzea proposatzen da, eta aldaketaren ondorioz mendekotasun handiaren tarifa eta mendekotasun larriarena berdintzen dira. Aldaketa horrek badu arrazoi bat: galaraztea mendekotasun larritik mendekotasun handira pasatzeak ekar dezala nahitaez egoitza emateko zerbitzuetan erabiltzailearen ekarpena handiagoa izatea, edo prestazio ekonomikoa txikiagoa izatea, bai egoitza-toki publikoetan (administrazioarenak edo itunduak), baita pribatuetan ere (zerbitzu hauek adineko pertsonei, desgaitasun fisikoa edo askotariko desgaitasuna, desgaitasun intelektuala eta gaixotasun mentala dutenei ematen zaizkie).

Aurrekoarekin bat, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluak, dauzkan ahalmenak betez,

ERABAKITZEN DU:

Lehenegoa.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren 2019ko otsailaren 1eko Erabakiaren 4. artikuluaren 1.1.a, 1.2.a, 2.1.a, 2.2.a eta 3.a apartatuak aldatzea. Apartatu horietan organismo horek zuzenean edo zeharka ematen dituen zerbitzuen prezio publikoen araubidea eta zenbatekoak ezarri ziren. Apartatuak honela geldituko dira:

–“1.1. Adinekoak:

a) Egoitzako arreta:

–Mendekotasun egoeran ez dauden pertsonak: 758,83 euro hilean.

–Mendekotasun moderatuko egoeran dauden pertsonak: 1.391,73 euro hilean.

–Mendekotasun larriko eta mendekotasun handiko egoeran dauden pertsonak: 1.460,47 euro hilean.

Sendatu bitarte egoitzan aldi baterako sartzen diren pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, mendekotasun moderatuari dagokion prezio publikoa aplikatuko da.”

–“1.2. Psikogeriatria:

a) Egoitzako arreta:

–Mendekotasunik gabeko egoeran eta mendekotasun moderatuko egoeran dauden pertsonak: 1.391,73 euro hilean.

–Mendekotasun larriko eta mendekotasun handiko egoeran dauden pertsonak: 1.460,47 euro hilean.”

–“2.1. Desgaitasun fisikoa edo/eta askotariko desgaitasuna duten pertsonak:

a) Egoitzako arreta.

–Mendekotasun egoeran ez dauden pertsonak: 1.364,58 euro hilean.

–Mendekotasun moderatuko egoeran dauden pertsonak: 1.398,66 euro hilean.

–Mendekotasun larriko eta mendekotasun handiko egoeran dauden pertsonak: 1.449,04 euro hilean.

Sendatu bitarte egoitzan aldi baterako sartzen diren pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, mendekotasun moderatuari dagokion prezio publikoa aplikatuko da.”

–“2.2. Adimeneko desgaitasuna duten pertsonak:

a) Egoitzako arreta.

–Mendekotasun egoeran ez dauden pertsonak: 1.182,63 euro hilean.

–Mendekotasun moderatuko egoeran dauden pertsonak: 1.212,20 euro hilean.

–Mendekotasun larriko eta mendekotasun handiko egoeran dauden pertsonak: 1.255,85 euro hilean.

Sendatu bitarte egoitzan aldi baterako sartzen diren pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, mendekotasun moderatuari dagokion prezio publikoa aplikatuko da.”

–“3. Eritasun mentala duten pertsonen arloa.

Bigarrena.–Erabaki hau Eskubide Sozialetako Departamentura eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.–Erabaki honen araubidea osatzen duten prezio publikoek eta arauek indarra hartuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2019ko ekainaren 17an.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluko idazkaria, Javier Piquer Lapuerta.

Iragarkiaren kodea: F1911710