184. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

456/2019 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Borrokaren eta hari loturiko Diziplinen Nafarroako Federazioa eratu eta Nafarroako Kirolaren Erregistroan (Kirol Entitateen Atala, 2. saila, Kirol federazioak) 50 zenbakiarekin inskribatzea onesten duena, behin-behinekoz, 2 urterako.

Kirolaren Zuzendariordetzak txosten bat aurkeztu du, bertan adierazita Roberto Martínez Ibáñez jaunak –olinpiar borroketan eta haiei loturiko diziplinetan jarduten duten eta jarraian agertzen diren 5 klub nafarren izenean– eskaera bat aurkeztu duela Olinpiar Borroken eta haiei loturiko Diziplinen Nafarroako Federazioa eratzeko. Hauek dira aipatu klubak: Club Deportivo de Lucha Burlada (Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatua, 752 zenbakiarekin), Club Deportivo Avance-Ezcabarte (aipatu erregistroan inskribatua, 472 zenbakiarekin), Club Deportivo Judo y Wrestling Valle de Egües-Eguesibar (2.397 zenbakikoa), Club Deportivo Academia Asforp (2.376 zenbakikoa) eta Club Deportivo Krav Maga Kapap Entrena Diferente (2.557 zenbakikoa). Aipatu dokumentazioa azterturik, egiaztatu da Nafarroako Kirol Erakundeak eta Nafarroako Kirol Erakundeen Erregistroa arautzen dituen apirilaren 14ko 80/2003 Foru Dekretuaren 34. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla, Nafarroan kirol federazio berri baten eraketa baimentzeko: egiaztatzea klub sustatzaileetako bakoitzak kirol horretan ari direnen 25 kirol lizentzia dituela gutxienez, klub horiek aurretik egindako kirol jardueren memoria, kiroleko eta kudeaketako proiektu bat (federazioak izanen lukeen aurrekontuaren zirriborroa jasotzen duena), federazioaren behin-behineko estatutuak, federazio horretan praktikatzen diren modalitateen arau ofizialak, eta egitekoak diren kirol lehiaketen eta jardueren sistemei, antolaketari eta garapenari buruzko txostena.

Aurkeztutako eskaera ikusirik, eta kontuan harturik Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko administrazio publikoko teknikariak (arlo juridikoa) egindako txostena, baita Kirol Zuzendariordetzarena ere.

Honako hauen bidez eman zaizkidan ahalmenak erabiliz: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretua, Nafarroako Kirol Entitateak eta Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroa arautzen dituen apirilaren 14ko 80/2003 Foru Dekretua eta Gizarte Politiketako kontseilariaren ekainaren 24ko 359/2015 Ebazpena, Nafarroako kirol federazioen hauteskunde prozesuak arautzen dituena. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Olinpiar Borroken eta haiei loturiko Diziplinen Nafarroako Federazioaren eraketa eta horren inskripzioa, behin-behinekoz eta 2 urterako, Nafarroako Kirolaren Erregistroan (Kirol Entitateen Atala, 2. saila, Kirol federazioak), 50 zenbakiarekin.

2. Aitortza onestea olinpiar borroken eta haiei loturiko diziplinen kirol modalitateetarako Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan. Hauek dira aipatu modalitateak: borroka greko-erromatarra, olinpiar borroka librea, emakumezkoen borroka, sambo borroka, hondartzako borroka, grappling borroka, MMA borroka (arte martzial mistoak) eta borroka leondarra; eta haiei loturiko diziplina hauek: sambo-keno, sanbo defentsa pertsonala, poliziaren defentsa pertsonala, krav maga borroka eta nei gong borroka.

3. Onestea Olinpiar Borroken eta haiei loturiko Diziplinen Nafarroako Federazioaren estatutuak.

4. Klub sustatzaileei eskatzea izenda ditzatela, ebazpen hau jakinarazi eta hogeita hamar eguneko epean, federazioko gobernuko behin-behineko organoak osatzen dituzten pertsonak, eta horiek Nafarroako Kirolaren Erregistroari jakinaraz diezazkiotela.

5. Federazioko gobernuko behin-behineko organoei eskatzea hasierako hauteskunde prozesua egiteko eskaera aurkez dezaten, Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroari aipatu jakinarazpena egin eta 30 eguneko epean. Federazioak prozesu hori beranduago egiteko eskatzen ahal du (2020an), egoki baderitzo.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau klub sustatzaileei jakinaraztea, hauei alegia: Club Deportivo de Lucha Burlada (Kirol Entitateen Erregistroan inskribatua, 752 zenbakiarekin), Club Deportivo Avance-Ezcabarte (aipatu erregistroan inskribatua, 472 zenbakiarekin), Club Deportivo Judo y Wrestling Valle de Egües-Eguesibar (2.397 zenbakikoa), Club Deportivo Academia Asforp (2.376 zenbakikoa) eta Club Deportivo Krav Maga Kapap Entrena Diferente (2.557 zenbakikoa). Eta adieraztea ebazpen honek ez duela amaitzen administrazio bidea, eta horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazpen egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean.

8. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura, Kirol Zuzendariordetza Nagusira, Administrazio eta Kudeaketa Atalera eta Nafarroako Kirol Justiziako Batzordera.

Iruñean, 2019ko ekainaren 21ean.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F1911362