183. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

495/2019 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiak emana. Honen bidez Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatzen dira, alde batetik, Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketaren inskripzioaren zuzenketa, eta, bestetik, elkargo horren helbidearen aldaketa.

Lehendakaritzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 30eko 420/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Ofiziala inskribatu zen Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan, 20 zenbakiarekin.

Erregistro honetan jasotakoaren arabera, elkargo horren estatutuen azken aldaketa, Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusiaren urriaren 31ko 611/2018 Ebazpenaren bidez inskribatu zen (2019ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 15ekoan).

I.–Inskripzioaren zuzenketa.

2019ko martxoaren 18an, Ana Gurbindo Gortari andreak, Elkargoa ordezkatuz, aurreko inskripzioa zuzentzeko eskaera egin zuen, zenbait akats baitzeuden Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako bertsioan, guztiak ere Elkargoari berari egotz dakizkiokeenak, eta Elkargoak berak bere gain hartutakoak.

Eskaera horretan, Elkargoak adierazi zuen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko asmoz Erregistrora bidalitako estatutuen bertsioan ez zirela aldaketak jaso. Akatsak daude, hain zuzen ere, 69.1 artikuluan eta VIII. kapituluan (Prokuradore-lanbidearen oinarrizko printzipioak).

Elkargoko kideen Batzar Nagusiak adostu zuen zuzenketa, 2019ko martxoaren 6ko bileran. Hori frogatzeko, beharrezko ziurtagiria aurkeztu zen Erregistroan, eta, horrekin batera, estatutuen zuzendutako bertsioa helarazi zen, argitara zedin.

II.–Helbide aldaketa.

Arestian aipatutako ziurtagiri horretan, Elkargoaren helbidea aldatzeko erabakia ere jaso zen, Gobernu Batzordeak 2019ko martxoaren 6an hartua hura ere. Erabaki hori hartzearen ondorioz, estatutuetako 3.3 artikulua aldatu da.

Hona hemen helbide berria: Elio epailearen plaza 1, 5. solairua (Justizia Jauregia), Iruña (PK: 31011).

Eskatu diren inskripzioak bat datoz Elkargoaren estatutuetan ezarritakoarekin, bai eta Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legean xedatutakoarekin eta foru lege hori garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuan jasotakoarekin ere.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 198/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatzea Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Ofizialaren estatutuen aldaketaren inskripzioaren zuzenketa, ebazpen honetako azalpenen I. zatian adierazi den moduan.

2. Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskribatzea Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Ofizialaren helbide aldaketa eta horren ondorioz estatutuen 3.3 artikuluan izan den aldaketa, ebazpen honetako azalpenen II. zatian adierazi den moduan.

3. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela ebazpen hau eta Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Ofizialaren estatutuak biltzen dituen eranskina, aldaketak jasota, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Ofizialari jakinaraztea, eta adieraztea horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakeela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 12an.–Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia, Edurne Eginoa Antxo.

Nafarroako Prokuradoreen Elkargo Ofizialaren estatutuak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1910862