183. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

82C/2019 EBAZPENA, abuztuaren 9koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Vibracoustic Cascante SAU enpresaren Cascanteko lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Vibracoustic Cascante SAU enpresaren Cascanteko lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101222012017), erregistro honetan sartu zena 2019ko uztailaren 10ean, enpresaren ordezkariek eta sindikatuetako batzuek (CCOO eta UGT) sinatua 2019ko uztailaren 10ean, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 9an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Vibracoustic Cascante SAU enpresaren Cascanteko lantokirako hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1910725