183. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

4090-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen aurkakoa

Konstituzio Auzitegiak aurtengo irailaren 5eko Osoko Bilkuran emandako probidentziaren bidez, erabaki du tramitatzeko onartzea 4090-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen aurka sustatua. Errekurtsoa Kongresuko Ciudadanos Parlamentuko taldeko 50 diputatuk baino gehiagok sustatu dute.

Madrilen, 2019ko irailaren 5ean.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.

Iragarkiaren kodea: J1911706