183. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 17a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA

4062-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen aurkakoa

Konstituzio Auzitegiak aurtengo irailaren 5eko Osoko Bilkuran emandako probidentziaren bidez, erabaki du tramitatzeko onartzea 4062-2019 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzko martxoaren 26ko 16/2019 Foru Legearen aurka sustatua. Errekurtsoa Kongresuko Talde Popularreko eta Vox alderdiko 50 diputatuk baino gehiagok sustatu dute.

Madrilen, 2019ko irailaren 5ean.–Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako Justiziako idazkaria, Herminia Palencia Guerra.

Iragarkiaren kodea: J1911705