183. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2019ko uztailaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontu orokor eta arruntean 5. aldaketa egiteko espedientea, aurrekontua betearazteko oinarrietako 30.ena aldatzeari buruzkoa.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 eguneko epean, herritarrek eta interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Arroitzen, 2019ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1911465