183. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 1ean, 2019ko ekitaldiko Añorbeko Udalaren aurrekontu orokor eta bakarreko 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

1.–Kreditu berezia.

Partida: 31121 6320001. Medikuaren kontsultategia eraberritzeko eta handitzeko obrak.

Zenbatekoa: 110.000,00 euro.

2.–Finantzabidea.

Partida: 7510001. Dirulaguntza, medikuaren kontsultategiko obak: 75.841,06 euro.

Partida: 870 partida. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 34.158,94 euro.

Añorben, 2019ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1911466