182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Alkatetzaren eskuordetzea kanpoan egoteagatik

2019ko abuztuaren 30ean, Baztango Udaleko alkate udalburuak 103/2019 zenbakidun ebazpen hau eman du:

“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 43., 44., 47. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Baztango udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Xabier Maia Etxeberria jauna eskuordetzea Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, 2019ko irailaren 1etik irailaren 8ra arte, biak barne.

Bigarrena.–Ebazpena lehen alkateordeari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Baztanen, 2019ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1911684