182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

Udalkideen ordainsariak. Argibidea

Ablitasko Udalbatzak, abuztuaren 5ean egin bilkura arruntean, besteak beste, erabakia hartu zuen, 2019ko uztailaren 9an hartutako erabakiaren 2. atalean xedatua argitzeko. Udalkideen diru-kopuruak arautzen ditu erabaki horrek, eta 2019ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 160. zenbakian argitaratu zen, abuztuaren 16an.

Bat etorriz udalkideen ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubidearen gainean honako arau hauek diotenarekin: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikulua eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikulua.

Ikusirik zer dagoen ezarrita 11/1999 Legeak aldatu zuen Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 73. eta 75. artikuluetan; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan, eta euren kargua betetzeagatik udalkideei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen duen apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legean.

Udal honek nola funtzionatzen duen azterturik, eta gaiaren inguruko bozketa eginik, erabakitzen da:

1. Bilkuretara joateagatik honako konpentsazio ekonomikoaren araubide hau onestea:

Osoko bilkuretara eta Eledunen Batzordera joateagatik: 90 euro, gehieneko muga 10 bilkura dela.

Gainerako batzordeen bilkuretara joateagatik: 55 euro, gehieneko muga 5 bilkura dela batzordeko.

Aurreko datuak aplikatuta lortzen den zenbatekoa bilkuretara joateagatik jasotzen ahal den gehieneko diru-kopurua izanen da.

2. Diru-esleipenik ordaintzen ez duten entitate eta erakundeen ordezkariei dagokienez, Udalak hartuko du bere gain ordezkaritzaren kostua.

Ablitasko Udalaren Osoko Bilkuraren organo baliokidean jasotzen den zenbatekoa ordainduko da.

3. Udalkideek kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea izanen dutela xedatzea, kargua betetzeagatik izandako gastuengatik, baldin eta behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileentzako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

4. Zenbateko horiek 2019ko ekainaren 15etik aurrera izanen dituzte ondorioak.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ablitasen, 2019ko abuztuaren 28an.–Alkate udalburua, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L1911340