182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, Atarrabiako Udaleko etxezain izateko bi lanpostu, D mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

Ikusirik Atarrabiako Udalean etxezain izateko bi lanpostu, D mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztu bidez betetzeko deialdiko kalifikazio-epaimahaiak egin zuela izendapen-proposamena, eta argitaratu zela 2019ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 5ean.

Izangaiek ekarri dute deialdian ezarritako eskakizunak betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa, baita dagozkien eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa dutela frogatu ere, osasun-azterketa gaindituta, deialdiaren oinarrietan xedatuarekin bat. Eta hutsik dauden lanpostuetatik interesdun bakoitzak zein eskatu duen ikusirik, Alkatetzan zuzenean agertuta,

Atarrabiako Alkate udalburuak, irailaren 4ko 645/2019 Ebazpenaren bidez, erabakitzen du honako izangai hauei adjudikatzea lanpostu hutsak, bat etorriz interesdunen eskaerekin eta deialdian lortutako puntuazio-ordenarekin:

–06 02 01 / 01 lanpostua (ikastetxeak, lanaldi osoa), Edurne Ariztia Plaza.

–10 10 01 / 01 lanpostua (bulegoak, lanaldi partziala), M.ª Teresa Ochoa Arellano.

Atarrabian, 2019ko irailaren 5ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1911624