182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udalkideen ordainsariak eta diru-kopuruak beren karguetan aritzeagatik

Zizur Nagusiko Udalak, 2019ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen gehiengoz:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikulua, zeinak xedatzen baitu Osoko Bilkurari dagokiola udalkideen ordainsariak, kalte-ordainak eta bilkura-sariak ezartzea, bai eta zehaztea ere Udalbatzako zein karguk izan dezaketen dedikazio esklusiboko araubidea.

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoa.

Eta kontuan harturik Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 12. artikulua, honako hau erabakitzen da:

1.–Udal honetako udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien sistema onestea. Hona hemen:

–Alkatea: dedikazio esklusiboa, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta izanik, Udalak dagokion enpresa kuota ordainduta. Urteko ordainsari gordina: 42.000 euro.

–Alkateordeak: alkatea haren eginkizunetan ordezteagatik 20 euro jasoko dute egunean, ordezkaritzak iraun bitartean; kopuru hori ez da kontuan hartuko udalkideek jasotzen duten hileko gehienekoa kalkulatzean.

–Gobernu alorretan eta batzordeburutzan jarduten duten zinegotziek 950,00 euro jasoko dute hilean, gehienez.

–Gobernu alorretan eta batzordeburutzan jarduten ez duten zinegotziek (oposizioa) 750,00 euro jasoko dute hilean, gehienez.

–Udalbatzako kide anitzeko organoetara egiazki joateagatik, baldin eta haietako partaide badira, zinegotziek bilkura-sariak jasoko dituzte hilean, honela:

  • Osoko Bilkura: 172,24 euro.
  • Tokiko Gobernu Batzarra: 103,23 euro.
  • Bozeramaileen Batzordea: 31,09 euro.
  • Informazio Batzorde Iraunkorra: 103,23 euro.
  • Patronatuaren Batzordea: 103,23 euro.
  • Batzordeko burutza/Patronatuko burutza: 60,00 euro.

2.–Karguaren eginkizunetan gerta daitezkeen gastuen kalte-ordaina emanen da, honako hauei jarraikiz: Administrazio Publikoetan oro har aplikatzen diren arauak, eta horiek garatzeko Udalbatzak onesten dituenak.

3.–Ezarritako ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainek 2019ko uztailaren 1etik aitzina izanen dute ondorioa, eta urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aitzina eragina izateko berrikusiko dira, gorantz baino ez, aurreko urtean Kontsumorako Prezioen Nafarroako Indizearen arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2019ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1911295