182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Aldaketa, hilerriaren erabilera eta tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2019ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea hilerriaren erabilera eta tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa, 2019ko azaroaren 1eko ondorioekin; aldaketak 5., 15., 16. eta 19. artikuluak ukitzen ditu, kolunbario berriei dagokien erregulazioa gehitzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, eragozpen eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko da.

Esan, 2019ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1911275