182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Interesdunak epatzea, administrari-ofizialen zerrenda osatzeko deialdiko merezimenduen balorazioaren aurka Nafarroako Administrazio Auzitegian jarri gora jotzeko errekurtsoan

2019ko abuztuaren 28ko Ebazpena, Yolanda Obanos Irure Tebas-Muru Artederretako Udaleko alkateak emana. Honen bidez, honako hauek epatzen dira: Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 19-01494 errekurtsoa baiesteak haien eskubideak edota interes legitimoak kaltetzen ahal dizkien herritarrak edota entitateak. Errekurtso horrek honako hau aurkaratu zuen: 2019ko ekainaren 19an Alkatetzak eman 61. Ebazpena, ezetsi zuena kalifikazio epaimahaiaren 2019ko urtarrilaren 24ko aktaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatu aktak ezetsi zituen administrari-ofizialen zerrenda osatzeko deialdiko merezimenduen balorazioei buruz aurkeztutako alegazioak.

Ikusirik abuztuaren 20an udal honetako erregistroan sartu zela Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 19-01494 gora jotzeko errekurtsoari buruz Nafarroako Administrazio Auzitegiak eman probidentzia. Errekurtso horrek honako hau aurkaratu zuen: 2019ko ekainaren 19an Alkatetzak eman 61. Ebazpena, ezetsi zuena kalifikazio epaimahaiaren 2019ko urtarrilaren 24ko aktaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21.1.k artikuluak esleitzen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsonak edota entitateak epatzea, baldin eta haien eskubideak edota interes legitimoak ukitzen ahal baditu errekurtsogilearen uziak baiesteak, auzitegian ager daitezen hamar egun balioduneko epean, uzi horien kontra egin nahi badute.

Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatzeen jakinarazpen-eginbideak, espedientean txertatzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagozkion ondorioak izan ditzan eta horren berri ematea Udalbatzari egiten duen hurrengo bilkuran.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1911341