182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Gobernu batzarkidearen izendapena

Tuterako alkate udalburuak, irailaren 5ean eman 35/2019 Dekretuaren bidez, izendapen berria egin zuen Tokiko Gobernu Batzarrerako. Hona hemen Dekretuaren testua:

“Udal hau 2019ko ekainaren 15eko osoko bilkura berezian eratu zen, maiatzaren 26ko hauteskundeen ondoren. Alkatetza honi dagokionez, Gobernu batzarkideak eta alkateordeak izendatu ziren, 2019ko ekainaren 17ko Alkatetzaren 13. Dekretuaren bidez, zeina argitaratu zen 2019ko 155. Nafarroako Aldizkarian, abuztuaren 9an.

Aipatu dekretuan Eneko Larrarte Huguet izendatu zen seigarren alkateorde, Izquierda-Ezkerra Udal Taldearen izenean.

Kontuan harturik Larrarte zinegotziak dimisioa eman zuela 2019ko irailaren 3an (hurrengo osoko bilkuran emanen da horren berri).

Kontuan harturik Izquierda-Ezkerra Udal Taldeak Olga Risueño Molina proposatu duela ordezkari Gobernu Batzarrean.

Neure ahalmenak erabiliz eta toki araubidearen arloan indarrean dauden gainerako legezko xedapenak ikusita,

XEDATZEN DUT:

Lehenbizikoa.–Olga Risueño Molina Tokiko Gobernu batzarkide izendatzea (Eneko Larrarte Hugueten ordez), Izquierda-Ezquerra Udal Taldearen izenean.

Bigarrena.–Risueño Tuterako Udalaren seigarren alkateorde izendatzea (Larrarte zegoen hurrenkera berean).

Hirugarrena.–Izendapen honi loturik, aurretik emandako xedapen guztiak bertan behera uztea, oraindik indarrean egon zitekeenari dagokionez.

Laugarrena.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari eta Tokiko Gobernu Batzarrari, egiten duten hurrengo bilkuran; Risueñori jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; nolanahi ere, sinatzen denetik aurrera izanen duen indarra.”

Tuteran, 2019ko irailaren 5ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1911625