182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun-azterketa Ebro kaleko etxe-uharteko 1.tik eta 29. arteko zenbaki bakoitietan. Hasierako onespena

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2019ko abuztuaren 23an egin bilkuran, honako hau onetsi zuen hasiera batean: xehetasun-azterketa lerrokadurak zehazteko Ebro ibaiko kaleko etxe-uharteko 1.tik eta 29. arteko zenbaki bakoitietan, biak barne. Víctor Ramón Vidorreta Arzek sustatu du xehetasun-azterketa hori, Faustino Pérez Aznar arkitektoak prestatutako proiektuaren arabera.

Alegazioak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitaratzeko beste toki batzuk: Udaletxeko iragarki-taulan eta www.tudela.es web-orrian.

Espedientea Hirigintzako Administrazio Unitatean dago, aztertu nahi duen ororen eskura, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan, idatziz, Udal Erregistro Orokorrean edo legeak ezarritako beste zeinahi bide erabiliz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2019ko abuztuaren 28an.–Lurraldearen Antolamendurako zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1911346