182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Zergak eta tasak borondatez ordaintzeko epea, 2019ko bigarren seihilekoa

Aditzera ematen da 2019ko urriaren 29an bukatuko dela hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren eta pasabideen eta errodajeko tasen 2019ko bigarren seihilekoari dagokion ordainketa borondatez egiteko epea. Hori bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan xedatuarekin.

Titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira helbideratutako ordainagiriak, borondatez ordaintzeko epearen azken egunean: 2019ko urriaren 29an.

Helbideratu gabeko ordainagiriak udal bulegoetan ordaindu beharko dira, edo Ribaforadako edozein banku sukurtsaletan (Caixa, Caja Rural eta Banco Santander).

Epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Likidazio honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunaren biharamunetik hasita.

Ribaforadan, 2019ko abuztuaren 30ean.–Alkate udalburua, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1911415