182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Gobernu Batzarraren izendapena eta eskuordetza

Alkate udalburuak, abuztuaren 23ko 73/2019 Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu zituen. Halaber, jarraian zehazten diren alkatearen eskudantziak eskuordetu zizkion Batzarrari. Hona hemen Ebazpenaren xedapenak, hitzez hitz:

“Lehena.–Tokiko Gobernu batzarkideak izendatzea. Alkatearekin batera, honako hauek izanen dira batzarkideak:

–Noemí Beatriz Hernández Rodríguez,

–Saúl Huguet Nuño,

–María Urdániz Huguet.

Bigarrena.–Kide anitzeko organoa denez, honako eskudantzia hauek eskuordetzen zaizkio Tokiko Gobernu Batzarrari, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluarekin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen (TAOL) 226.1 artikuluarekin, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarriarekin eta haiekin bat datozen arauei jarraikiz:

–Udal zerbitzu eta obrak zuzentzea, ikuskatzea eta sustatzea (TAOLen 21.1.d art.).

–Lan eskaintza publikoa onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuari eta plantillari jarraikiz; eta langileak hautatzeko proben eta lanpostuak betetzeko lehiaketen oinarriak onestea (TAOLen 21.1.g art.).

–Osoko Bilkurari berariaz esleitu ez zaizkion planeamendu orokorra garatzeko tresnak onestea, baita hirigintza kudeatzeko eta urbanizazio proiektuetarako tresnak ere (TAOLen 21.1.j art.).

–Bere autoritateari desobedientzia-faltak edo udal ordenantzak urratzeak zehatzea, ahalmen hori beste organo batzuei esleitua dagoen kasuetan izan ezik (TAOLen 21.1.n art.).

–Mota guztietako kontratazio eta emakidak, zenbatekoak aurrekontuaren baliabide arrunten %10a edota sei milioi euroko kantitatea gainditzen ez duenean, honako hauek ere barne: urte anitzetakoak, lau urte baino gehiagoko iraupena ez badute eta urteko guztien zenbateko metatuak aipatu ehunekoa gainditzen ez badu, lehen ekitaldiko aurrekontuaren baliabide arruntetatik, ezta aipatu zenbatekoa ere.

Eskuordetza honetatik salbuetsita daude zenbateko txikiko kontratuak eta izapide bakarrak honako hauek dituztenak: aldez aurreko kreditu-erreserba, hala badagokio, kontratazio-organoa kide den adjudikazio botereari aplikatu beharreko aurrekontu eta kontabilitate araudiarekin bat, eta dagokion faktura aurkeztea (Kontratu publikoei buruzko Foru Legearen 81. art.).

–Zerbitzuen eta obren proiektuak onestea, kontratazioa egiteko edo kontzesioa emateko eskumena duenean eta aurrekontuan ezarrita daudenean (TAOLen 21.1.o art.).

–Lizentziak ematea, arloko legeek Osoko Bilkurari berariaz esleitzen ez badiote (TAOLen 21.1.q art.).

Hirugarrena.–Ebazpena izendatuei banan-banan jakinaraztea, kargua onar dezan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta gardentasun-atarian argitaratzea, Udaleko Kontu-hartzailetzara igortzea eta Osoko Bilkurari horren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran.”

Ribaforadan, 2019ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1911414