182. ALDIZKARIA - 2019ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Akats zuzenketa, UE-16 unitatearen birzatiketaren behin betiko onespenaren iragarkian

2019ko irailaren 12ko 180 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen UE-16 unitatearen birzatiketaren behin betiko onespenaren iragarkia; akatsa badela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa, iragarkiaren hasieran honako paragrafoa ezarriz:

“Sandra Martinez Gutierrezek, Olaztiko udal idazkaria naizen honek honako hau ziurtatzen dut:

Olaztiko Udalak akordio bat hartu zuen 2007ko apirilaren 19ko osoko bilkura berezian, berretsi zuen urte bereko maiatzaren 4an egindako bilkura berezian, eta behin betikoz onetsi zuen 2007ko maiatzaren 25eko bilkura berezian. Jarraian doa aipatutako akordioaren testua:”

Olaztin, 2019ko irailaren 12an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendia.

Iragarkiaren kodea: L1911816